XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xaxi
Etzira horietarik;
ene baimena badûzû;
Bena behar ditzat hortzaz
aitetama elhestatû.

Hamahirugerren jelkhaldia Jelkhi Addar eta Tusuri Satanak.

Addar
Tusuri, asto handia!
ehian eztabadarik!
Bildûrik hialakuan
Xaxiz ehian axolik.

Tusuri
Pharka, jaun Satan handia,
zer behar nûkian egin?
Ez dûzû segûrtamenik
Ziberotar horiekin.

Hori erran aho mihiz,
hau goguan erabilten,
Gero ûtzûl nurat nahi:
hola ditzat nik ikhusten.

Addar
Sogitez hûillantikago,
bestiak bezala dûtûk;
Eta ûndûlgûrik bahû
aisa goga hitirioke.

Tusuri
Bai, bai, ez gitizie ez
orano biak goithûrik;
Gora-beherak izanik,
hor dizûgû lana bethik.